Ezagutu gaitzazu

Osasun-prozesuak diziplinarteko begirada hurbilez eta kontzientez lantzen ditugu.

Loratzenen pertsona erdigunean jartzen duen zaintza-modu batean sinesten dugu, ongizate fisikoa zein emozionala kontuan hartuz, eta prozesu bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

Nola jaio zen Loratzen

Edurne eta Iratiren arteko topaketatik sortu zen Loratzen, Azkoitiko osasun-zentro batean. Elkarrekin lan egitea posible izateaz gain, beharrezkoa zela ikusi genuen han. Esperientzia partekatuak, batez ere frenektomietan, fisioterapiaren, osteopatiaren eta logopediaren arteko loturak gaitz askoren kausa hobeto ulertzea eta prozesuak modu osoago eta eraginkorragoan laguntzea ahalbidetzen zuela erakutsi zigun.
Loratzen - Loratu

Gidatzen gaituzten balioak

Gure lan egiteko modua saio bakoitzean agertzen diren balio argietan oinarritzen da.

Enpatia

Istorio bakoitza errespetutik entzutea eta ulertzea.

Humanitatea

Pertsona laguntzea, ez sintoma bakarrik

Naturaltasuna

Espazio hurbil bat sortzea, artifiziorik gabe.

Kontzientzia

Prozesu bakoitzean presente egotea.

Gertutasuna

Hasiera-hasieratik konfiantza sortzea.

Profesionaltasuna

Etengabeko prestakuntza eta gure lanarekiko konpromisoa.

OSASUNA ULERTZEKO GURE MODUA

Diziplinarteko begirada, hobeto zaintzeko

Guretzat gorputza dena konektatuta dagoen multzo bat da. Diziplinarteko lana egiteak sintomatik haratago joatea eta gertatzen denaren benetako kausa bilatzea ahalbidetzen digu. Adibidez, zefalea errepikakor baten jatorria ez da soilik muskulatura zerbikala, baizik eta mihiaren edo irensketaren alterazio funtzionala ere izan daikete, non logopediak funtsezko papera betetzen duen. Lan egiteko modu horrek prozesuak koherenteago, eraginkorrago eta errespetuzkoago egiten laguntzen digu.
Loratzen - Edurne Plazaola

Edurne Plazaola

Fisioterapeuta eta osteopata

Jakinmin eta enpatia handiko pertsoana naizela uste dut. Beti interesatu izan zait gorputzak nola funtzionatzen duen jakitea eta, batzuetan, zergatik galtzen dugun osasuna.
Fisioterapiak oinarri sendoa eman zidan anatomian eta patologian, baina pazienteekin egindako lanak gorputza modu globalagoan ulertzeko prestatzen jarraitzeko beharra piztu zidan.
Etengabeko prestakuntzak bizirik mantentzen du lan honekiko dudan grina eta prozesu bakoitza sakonago eta kontzientzia handiagoz laguntzeko aukera ematen dit.

Prestakuntza nabarmena:

  • Fisioterapiako Gradua (UPNA).
  • Osteopatiako prestakuntza (EOM).
  • Osteopatia Pediatrikoko Masterra (concepto b-b).
  • Gestalt terapia.
  • Osteopatria pediatrikoan posgradua (EOM) (abian).

Irati Egizabal

Logopeda

Oso gustuko dut funtzio desberdinak garatzen laguntzea eta nire aletxoa ematea, pertsonen egunerokotasuna hobetzeko. Ikuspegi profesional, hurbil eta natural batetik lan egiten dut, betiere tratuan eraginkortasunaren eta berotasunaren arteko oreka bilatuz. Benetan sinesten dut pertsona bakoitzaren denborak eta beharrak errespetatzearen garrantzian, benetako aldaketa iraunkorrak lortzeko. Prestakuntza nabarmena:
  • Logopediako Gradua (MKU).
  • Aho-aurpegiko motrizitatean aditua.
  • Anquiloglosia pediatrikoan espezializatzea.
Loratzen - Irati Egizabal

NAHI DUZU ZURE PROZESUAN LAGUNTZEA?

Loratzenen konfiantza izan duten pertsonak

Loratzenen pertsonei laguntzen diegu ongizate fisiko eta emozionala lortzeko, diziplinartean lan eginez eta osasuna arlo guztietatik landuz.