Ezagutu gaitzazu
Osasun-prozesuak diziplinarteko begirada hurbilez eta kontzientez lantzen ditugu.
Nola jaio zen Loratzen
Gidatzen gaituzten balioak
Enpatia
Istorio bakoitza errespetutik entzutea eta ulertzea.
Humanitatea
Pertsona laguntzea, ez sintoma bakarrik
Naturaltasuna
Espazio hurbil bat sortzea, artifiziorik gabe.
Kontzientzia
Prozesu bakoitzean presente egotea.
Gertutasuna
Hasiera-hasieratik konfiantza sortzea.
Profesionaltasuna
Etengabeko prestakuntza eta gure lanarekiko konpromisoa.
OSASUNA ULERTZEKO GURE MODUA
Diziplinarteko begirada, hobeto zaintzeko
Edurne Plazaola
Fisioterapeuta eta osteopata
Jakinmin eta enpatia handiko pertsoana naizela uste dut. Beti interesatu izan zait gorputzak nola funtzionatzen duen jakitea eta, batzuetan, zergatik galtzen dugun osasuna.
Fisioterapiak oinarri sendoa eman zidan anatomian eta patologian, baina pazienteekin egindako lanak gorputza modu globalagoan ulertzeko prestatzen jarraitzeko beharra piztu zidan.
Etengabeko prestakuntzak bizirik mantentzen du lan honekiko dudan grina eta prozesu bakoitza sakonago eta kontzientzia handiagoz laguntzeko aukera ematen dit.
Prestakuntza nabarmena:
- Fisioterapiako Gradua (UPNA).
- Osteopatiako prestakuntza (EOM).
- Osteopatia Pediatrikoko Masterra (concepto b-b).
- Gestalt terapia.
- Osteopatria pediatrikoan posgradua (EOM) (abian).
Irati Egizabal
Logopeda
- Logopediako Gradua (MKU).
- Aho-aurpegiko motrizitatean aditua.
- Anquiloglosia pediatrikoan espezializatzea.